.
Oinutsik nagoela amesten dut maiz
Oinutsik hirian
Errepidean
Zebra bideetan
Kaleko lauzak azalaren kontra
Oinak busti
Zikin
Arriskuen aurrean errendituta
Abiadura modernoen biktima
Oinutsik
Oin
(h)utsik
.
Batzuetan biluzik nagoela ere amesten dut
Haizea azalaren kontra,
Azala haizearen kontra
Borroka amaigabe bat
(Ez dadila inoiz amaitu)
Dena zakar gorputzaren leuntasunarekin dantzan
Hiriaren erpin mingarriak
aldaken kurba goxoak
Autoen soinu bortitzak
xuxurlen laztan ixilak
.
Zapatak eta berokiak
Oinutsik doan neska
Biluzik doana
Korrika
Ihesi
Begirada azkarrak eta hizkuntza ezezagunak
Geldirik geratzen den neska
Begira geratzen dena
Hitzik esan gabe
Lauza apurtuetan sortzen diren putzuak
Oin buztiak
Orkatila zikinak
Gorputz zaurituak
Zauri gorpuztuak
Hirian
Bakarrik
Biluzik
Oinutsik
Oin
(h)utsik
.
2025eko azaroa

Deja un comentario